XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errugbia: Ingalaterrak uste baino arazo gehiago izan zituen estreinako partiduan

Ingalaterra, kostata

Calcuta Kopa Ingalaterran gelditu da, Eskoziak asko estutu arren

INGALATERRA Eskoziari nagusitu zitzaion atzo Twickenhamen jokaturiko partiduan eta, horrenbestez, Calcuta Kopari beste behin eustea lortu zuen.

Hala ere, uste baino arazo gehiago izan zuen etxeko hamabostekoak, eta azken unea arte eskoziarrak partidua irabazteko moduan izan ziren.

Partiduari ongi ekin zion Ingalaterrako taldeak.

Tim Lodberrek 7. minutuan lortu zuen lehen entsegua, eta 19.ean Dan Lugerrek bigarrena egin zuen.

Wilkinsonek bi transformazioak gauzatu, eta alde polita eskuratu zuten.

Baina Eskoziak ez zuen inoiz etsi.

Alan Taitek bi entsegu egin eta partidua orekatzea lortu zuen.

Eskoziak menpean izan zuen Ingalaterra, baina ez ziren aurretik jartzeko gauza izan Loganek hiru zigor kolpe huts egin zituen, eta azkenean Ingalaterra nagusitu zen.

Hurrengo jardunaldia martxoaren 6an jokatuko da. Eskoziak hartuko du atseden.

Ingalaterra lehen minutuetan aurreratu zen markagailuan.